XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAGARPENA, Idiazabaleko udal-mugarterako diren AA. SS.-etako Elementuak baita Txabolak Eraikitzezko Agintaraua ere Aldatzeari buruzko espedientearen barne, Foru Aldundiko Ahaldun Kontseiluak hartutako akordioari buruzkoa.

Ahaldun Kontseiluak, 1989.eko apirilaren 4ean egindako bilkuran, horren xedatze-zatia honen ondoren ematen deneko akordioa hartu du: Idiazabaleko udal-mugarteko Planeamenduaren Arau Subsidiarioetako Elementuak eta Txabolak Eraikitzezko Agintaraua Aldatzezko behin-betirako onarpena indargabetzea, okerrak zuzendu artean eta akordio honetako azalpen-zatian aipatu diren eta honen ondoren ematen diren aldaketak sartu artean:

- Agiria osatzea, espedientearen xedea zein den zehaztuz, aldatzen diren determinazioak adieraziz eta proposamena arrazoibideratuz.

- Agintarauaren aplikapen-eremua zein den finkatzea, hori aplikagarria zaieneko Arau indarreangoetan definitutako eraikintzarako ez diren lur moetak argi eta garbi adieraziz.

- Txabola zer den berdefinitzea.

- Arau Subsidiarioetan ezarritako neurriez behetiko lurzatiketarik egingo ez denaren bermea.

- Urbideei buruz indarrean dauden arauetan xedatutakoa beteko denaren prebisio berezi bat gehitzea.

- Errepideekiko gutxienezko aldea aldatzea, 10 metrotik beherakoa izaterik ez duela.

- Emandako lizentzien behin-behingotasuna eta kalteordainik ezin eskuratu ahal izatearena zuzentzea; hori araupetzea, lege-ikuspegitik, egokia izan dadin.

- Lizentzietan jasotzen diren baldintzak betetzen diren edo ez, udalaren zaingopekoa denari buruz, dagoen kontraesana kentzea.

- 8. eta 3. ataletan xedatutakoa manu bakar batean jasotzea.

- Proiektuaren teknika-gaiei buruzko aleak eta espedientea bera ere Gorporazioko Idazkariak izapidetuko ditu behar-bezala.

Akordio hau behin-betirakoa da administrazio bidean eta, horren aurka, Administrazioarekiko Liskarrauzi-bidezkoaren aurretikoa den berraztertze errekurtsoa sar daiteke, Foru Aldundiko Ahaldun Kontseiluaren aurrean, iragarpen hau argitaratutako egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, bidezko deritzon besterik erabiltzearen kaltetan gabe. Epe horrek dirauen bitartean, GHI-216/88-PO5-A espedientea agerian egongo da, nornahik azter dezan, Aldundi honetako Hirigintza, Arkitektura eta Ingurune Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan.

Aldaketak eta adierazitako akatsen zuzenketak jasotzen dituzten agirisortak, Foru Aldundira bidali beharko dira berriz ere, behin-betiko onarpena izan dezaten.

Donostia, 1989.eko apirilak 6. Teknika Idazkaria, MARIA MUNT DURAN.